Joseba Argiñanok ETB1 katean gidatzen duen Sukaldaria saioko gonbidatua izan da Iñaki Agirrezabala matxinbentarra aste honetan. Agirrezabala saskigilea da ofizioz, eta bere lanbidearen nondik norakoak azaldu zituen asteazkenean eskaini zuten atalean. Horrez gain, azpeitiarrak etxeko errezeta bat ere prestatu zuen sukaldari zarauztarren laguntzarekin: karakolak saltsan. Honako bideo honetan ikusi daiteke saioa, osorik: