'Hil-kanpaiak' filmeko aktoreekin hitz egin du 'Berria' egunkariak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urr. 9a, 17:48

'Hil-kanpaiak' filmaren grabaketako argazkia. (EITB)

Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburuan oinarritutako Hil-kanpaiak filma grabatzen ari dira Irunen (Gipuzkoa), eta Berria egunkariko kideek filmeko protagonistekin eta zuzendariarekin hitz egin dute.

Imanol Rayo zinemagilea Hil-kanpaiak pelikula grabatzen ari da, Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburuan oinarritutako filma, hain zuzen ere. Genero beltza eta tragedia uztartzen ditu istorioak, eta Irunen (Gipuzkoa) ari dira hainbat eszena grabatzen. Lotura honetan irakur daiteke Berria egunkariak filmaren inguruan egindako erreportajea. Bertan, filmaren zuzendariak nahiz aktoreek Hil-kanpaiak filmaz hitz egiten dute.

Zuzendariaren arabera, Gorrotxategiren liburuak "oso egitura berezia" du, eta ikuspuntu zinematografikotik filmak "kualitate asko" dituela dio. Pelikulako protagonistetako bi dira Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi aktoreak. Sagardoik dioenez, filmaren emaitza "inkognita" den pelikuletako bat da Hil-kanpaiak, eta hori "polita" dela dio. Ituñok filmetik "gauza indartsuak" ateratzen ari direla azaldu du, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide