Yurre Peñagarikano Urkomeko kudeatzailea, herri txikiez eta landa eremuaz 'Urola Kostako Hitza'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urr. 17a, 11:21

Urkome Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteko kudeatzaile Yurre Peñagarikano elkarrizketatu dute Urola Kostako Hitzan. Herri txikietako errealitatea eta landa eremuaren etorkizuna izan ditu hizpide, besteak beste.

Eusko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Herri Txiki Adimentsuak jardunaldiak egin berri dituzte. Lehen saioa Idiazabalen (Gipuzkoa) egin zuten, eta bigarrena, Beizaman. Landa eremuak jasaten ari diren populazio galeraren aurrean, herri txikien ekonomia suspertzeko aukera berriak identifikatzea izan zen saioen helburua. Jardunaldietan landutako guztia Gipuzkoako udalerri txikiak: diagnostikoa eta esperientzien katalogazioa txostenean jaso dute. Bi jardunaldietan parte hartu du Yurre Peñagarikano (Tolosa, Gipuzkoa, 1973) Urkomeko kudeatzaileak, eta horietan jasotakoaz hitz egin du elkarrizketan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide