Bihar, ostirala, Ahantzitako oroitzapenak kontzertu antzeztua eskainiko dute Getariako Elkano musika eskolako abesbatzak eta Montse Maritxalar eta Maialen Urbieta aktoreek, 20:00etan hasita, Zarauzko Modelo aretoan. Felipe Murillo azpeitiarra da abesbatzaren zuzendaria, eta harez gain, agertokian izango dira bihar Maite Bereziartua piano-jotzailea, Iraia Bereziartua biolin-jotzailea eta Unai Frantzesena perkusio-jotzailea. Alzeheimerraren Nazioarteko Egunaren harira Afagik (Alzeheimerraren aurkako Gipuzkoako elkartea) antolatutako egitasmoetan azkena izango da biharko emanaldia. Emanaldiaren gaineko informazioa Zarauzko Hitzaren webgunean irakur daiteke.