22.000 erabiltzaileren langa gainditu berri du CodeSyntaxek sortutako Egunean Behin mugikorretarako euskarazko tribial jokoak. Josu Azpillaga azpeitiarra da joko horren sustatzaileetako bat, eta atzo, osteguna, elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Mezularia irratsaioan. Bertan, jokoaren nondik norakoen berri emateaz gain, hainbat bitxikeria ere kontatu zituen azpeitiarrak. Honako lotura honetan entzun daiteke Azpillagari Mezularian egindako elkarrizketa.
Joan den irailean hasi zen Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia, eta Sanagustin kulturgunean izango da finala abenduaren 14an, zapatua. Berria egunkariak Azpillaga elkarrizketatu zuen bigarren denboraldiaren hasieran, lotura honetan irakur daiteke azpeitiarrari egindako elkarrizketa.