Josu Labaka eta Uztarria, Azoka Plaza 2.0 proiektuaz Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko urt. 2a, 13:21

Joan zen abenduaren 30ean, astelehena, Euskadi Irratiako 'Mezularia' saioan solasean aritu ziren Anartz Izagirre Uztarriako kazetaria, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotzia eta Ainhoa Etxebeste Euskadi Irratiko kazetaria. Azoka Plaza 2.0 proiektua izan zuten hizpide.

Joan zen abenduaren 30ean Euskadi Irratiako Mezularia saioan izan zen Anartz Izagirre Uztarriako kazetaria, Josu Labaka elkarrizketatzen. Tokikom Tertulia atalean hitz egin zuten bi azpeitiarrek, Ainhoa Etxebeste Mezulariako kazetariarekin batera. Labaka, Azpeitiko Udaleko zinegotzia den heinean, Azoka Plaza 2.0 proiektuaren dinamizatzaile taldeko kidea ere bada, eta egitasmo horren inguruan aritu ziren solasean hirurak.

Uztarria Komunikazio Taldeko kazetariek aldian behin parte hartzen dute Mezularia saioaren Tokikom Tertulia atalean, eta Azpeitiko hainbat gai izaten dute hizpide tarte horretan. Honako lotura honetan entzun daiteke abenduaren 30eko saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide