Jose Luis Otamendiren 'Disoluzio agiriak' urteko lan onenen artean nabarmendu dute 'Berria'-ko kritikariek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko urt. 4a, 18:40

Jose Luis Otamendi.

Euskarazko literaturak iaz eman zituen fruituen gaineko iritzia plazaratu dute lau literatura kritikarik gaurko Berria egunkarian. Horietatik bik, Aiora Sampedrok eta Irati Majuelok, helduen literatura lanak izan dituzte hizpide, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak 2019an kaleratutako Disoluzio agiriak poesia liburua nabarmendu dute urteko lanik onenen artean; biek egin dute bat liburu hori hautatzerakoan. Hala dio Sampedrok Otamendiren lanari buruz: "Ez da gehiegikeria esatea Jose Luis Otamendiren poesia bilduma izan dela aurten gehien ukitu nauen literatura lana". Horrela, berriz, Majuelok: "Nabari da bere sorkuntzaren eta bizitzaren helduarora iritsitako poeta batek sortutako lana dela, denboraren eta esperientzien joanari perspektibaz begira diezaiokeen norbaitek idatzitakoa". Honako lotura honetan irakur daitezke kritikak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide