Jatorri anitzeko biolentzien biktimen mahai-ingurua gidatuko du Enekoitz Esnaolak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko urt. 23a, 10:34

Enekoitz Esnaola kazetaria.

Jatorri anitzeko biolentzien biktimak izenburupean, datorren otsailaren 6an mahai-ingurua eskainiko dute ETA, BVE eta GALen kaltetutako lau lagunek. Hain zuzen ere, aita ETAk hil zion Maria Jauregi, aita ETAk hil zion Naiara Zamarreño, anaia BVEk desagerrarazi zion Eneko Etxeberria eta aita GALek hil zion Nagore Otegi izango dira hizlariak, eta Enekoitz Esnaola Berriako kazetari azpeitiarrak gidatuko du saioa.

Martin Ugalde foroak antolatu du hitzordua, Foro Sozialaren laguntzarekin, eta hilaren 6an, ostegunez, 19:00etatik aurrera izango da mahai-ingurua Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Gainera, Berria.eus-en ere zuzenean ikusi ahal izango da solasaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide