Konfinamendua arintzeko haur eta gaztetxoentzako Bitartean, etxetik ikasten saioa estreinatu berri dute ETB3 katean. Eusko Jaurlaritzak eta EITBk elkarlanean sortutako hezkuntza saioa da, eta hainbat gai lantzen dute bertan; besteak beste, euskara, ingelesa, gizarte zientziak zein musika. Ane Gil azpeitiarra da saioan parte hartzen duten irakasleetako bat. Gilek, besteak beste, gizarte zientziak eta irakurmena lantzen ditu saioan.
Bilboko Basurto ikastetxetik egiten dituzte saioak egunero, 09:00etatik 12:00etara bitartean, eta ETB3 katean ez ezik, EITB Nahieran atarian ere ematen dute saioa. Honako lotura honetan ikus daiteke Gil ipuin bat irakurtzen.