Angel Otaegi azpeitiarra, Juan Paredes Txiki eta FRAPeko hiru militanteren fusilamenduak oroitzen dituen Ilunabarrak abestia egin dute Jon Martinek eta Iker Laurobak. Joan zen astean hil zen Luis Eduardo Aute abeslariaren Al alba kantuaren euskarazko bertsioa da, eta Ane Narbarte marrazkilariaren irudiekin bideo bat osatu dute. Berria.eus atarian ikus daiteke Ilunabarrak abestiarekin osatu duten bideoa eta erreportajea.