Patxi Azpillaga ikus-entzunezko kontseiluez aritu da 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 4a, 12:18

Patxi Azpillaga. (Berria)

Patxi Azpillaga azpeitiarra elkarrizketatu dute Berria egunkarian ikus-entzunezko kontseilu bat sortzearen inguruan. Euskal espazio komunikatiboa artikulatuko lukeen kontseilua sortzea "eragile guztien onerako" izango litzatekeela azaldu du Azpillagak.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Nor ikerketa taldeko kidea da Patxi Azpillaga azpeitiarra, eta Berria egunkarian elkarrizketatu dute. Ikus-entzunezko kontseiluetan aditua da Azpillaga, eta euskal espazio komunikatiboa artikulatzeko Ikus-entzunezko, Interneteko eta Komunikazioaren Kontseilua izan du hizpide elkarrizketan, besteak beste. Bertan, halako tresna bat "eragile guztien onerako" litzatekeela nabarmendu du azpeitarrak. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide