Jon Gurrutxaga eta Xebastian Lizaso, 'Bertsoa.eus'-en protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 12a, 11:11

Koronabirusarekin batera etorri diren muga latzei aurre egin beharrean suertatu dira bertsolariak ere. Sarean osatu dute plaza birtuala eta 'Bertsoa.eus' webgunearen bidez ari dira egitasmo berriak gauzatzen eta ikus-entzuleei helarazten. Aste honetan, Azpeitiko bi bertsolari egongo dira sareko bertso eskaintzaren menuan.

Potokasta izeneko pod-cast bilduma da Bertsoa.eusen osatzen ari diren edukietako bat, eta bilduma horretako azken alearen protagonista da Jon Gurrutxaga (hemen, entzungai eta irakurgai).

Ostiralean, berriz, Xebastian Lizasoren txanda izango da. Lizasok ez du pod-cast-ik grabatu, baina kantuan ariko da, eta zuzenean, Interneten soilik ikusi eta entzun ahalko den saioan. Plaza izena du hil honetan Bertsoa.eusen estreinatu duten beste egitasmoetako batek. Lanku Kultur Zerbitzuen bidez antolatuta eta hitzartuta zeuden saioak on line emateko sortu dute Plaza; Bertsozale Elkartearen egoitzan elkartzen dira bertsolariak bat-batean aritzeko, baina publikoriik gabe, eta saio horiek jarraitu daitezke Internetez. Ostiralean, San Isidro egunerako Astigarragako Udalak antolatua zuen saioa eskainiko dute formatu horretan Lizasok berak, Andoni Egañak, Nerea Elustondok eta Onintza Enbeitak, Agin Laburu gai-jartzaile dutela. 12:00etan hasiko da saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide