Iker Eizmendi eta Kepa Peñagarikano azpeitiarrak izan ziren ETB1eko Udak dakarrena saioaren atzoko emanaldiaren protagonistetako bi. Getariako Akarregi Txiki txakolindegiko enologoa da Eizmendi, eta harekin egindako erreportaje laburra eman zuten saioan. Peñagarikano, berriz, zuzenean elkarrizketatu zuten saioaren set-ean; pilotari profesional ohiak herri kiroletara egin duen jauziaz hitz egin zuen.
Hau da ETB Nahieranen saio osoa ikusteko lotura: Eizmendiren tartea 26. minututik aurrera ikus daiteke, eta Peñagarikanorena 34. minututik aurrera.