Manex Beristainen testigantza, 'Biba Zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Gertuko pertsonaren baten heriotza bizi izan dutenen esperientziak hizpide izan zituzten atzo ETB1eko Biba Zuek! saioan.

Manex Beristain azpeitiarra izan zen atzo Biba Zuek! ETB1eko saioaren gonbidatuetako bat. Gertuko pertsonaren baten heriotza bizi izan dutenen esperientziak hizpide hartuta aritu ziren saioan, eta Beristainek bera bizitako eta bizitzen ari den dolu prozesua azaldu zuen platoan; bikotekidearen galerari aurre egiteko eta semeei amaren heriotza azaltzeko lanketaz aritu zen, besteak beste, Beristain.

Lotura honetan ikus daiteke Beristainen solasaldiaren bideoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide