Koronabirusa Azpeitian

Kasu positiboen herriz herriko datuen mapa, 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko urr. 28a, 12:54

Azpeitiko kasu positiboen datuak, 'Berria'-n. (Berria)

Hego Euskal Herriko udalerrietan eta osasun eremuetan 100.000 biztanleko intzidentzia tasa zenbatekoa den ikus daiteke mapan, baita martxoaren 1etik hona herri bakoitzean izandako positibo kopurua ere. Azpeitian 637 kasu izan dira osasun krisia hasi zenetik.

Berria egunkarian Hego Euskal Herriko mapa interaktibo bat argitaratu dute, eta bertan kasu positiboen inguruko udalerrietako nahiz osasun eremuetako informazio zehatza irakur daiteke. Mapa horren arabera, 1.587,5 da Azpeitiko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa —urriaren 26an eguneratu zuten mapa azkenekoz—, eta azken hamalau egunetan, guztira, 239 kasu berri atzeman dituzte. Horrez gain, martxoaren 1etik aurrera herrian izan diren kasu guztien zenbatekoa ere agertzen da; 637 positibo izan dira osasun krisia hasi zenetik hona herrian.

Azpeitiko osasun eremuari —Azpeitia eta Errezil— dagokionez, zertxobait altuagoa da intzidentzia tasa, 1.748,1ekoa, hain justu. Martxoaren 1etik hona detektatu dituzten positiboen kopurua, berriz, 685 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide