Ane Aranburu Uemako teknikaria elkarrizketatu dute 'Ataria.eus'-en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko aza. 12a, 08:04

Ane Aranburu. (Ataria.eus)

Ane Aranburu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) teknikari azpeitiarra elkarrizketatu dute Ataria.eus-en. Hain zuzen ere, Tolosaldeko herrietan egiten du lan Aranburuk, eta Euskaraldiaren harira egin diote solasaldia hari.

Aranbururen arabera, euskararen eta arnasguneen garrantzia ikusteko eta ulertzeko "beharrezkoa" da inertziatik kontzientziarako saltoa ematea: "Bestela, ia oharkabean, gero eta joera handiagoa dago erdaretara jotzeko". Azpeitiarrari hizkuntza-ohituretan eragiteko ekimen aparta iruditzen zaio Euskaraldia.

Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa osoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide