Nagore Aranburu aktoreetako bat den 'Ane' filma, lan onenaren Goya sarirako hautagai

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko urt. 24a, 09:00

Goya sarietan bost izendapen eskuratu ditu David Perez Sañudo zinemagile bilbotarrak zuzendutako Ane euskarazko lanak: film onenaren sariaren kategoriakoa, zuzendari berri onenarena —David Perez Sañudo—, emakumezko aktore protagonistarik onenarena —Patricia Lopez Arnaiz—, emakumezko aktore berri onenarena —Jone Laspiur— eta egokitutako gidoirik onenarena —Perez Sañudo eta Marina Pares—. Film horretako aktoreetako bat da Nagore Aranburu aktore azpeitiarra.

Perez Sañudoren lehen lan luzea da Ane, eta desagertutako alaba baten bilaketa kontatzen du.

Espainiako Zinema Akademiak martxoaren 6an egingo du Goya sarien emate ekitaldia, Malagan (Espainia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide