Arraio irratian elkarrizketatu dute Eider Agirre Itaiako kidea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ots. 2a, 08:45

Besteak beste, honako gaiez aritu zen azpeitiarra irratsaioan: Itaiaren sorreraren inguruan, sare izatetik antolakunde izatera igarotzeaz nahiz "kalitatezko asistentzia zerbitzuak, doako eta unibertsalak" eskuratzeko Emakume langileon ardura izatetik asistentzia lanen sozializaziora kanpainaz.

Eider Agirre Itaia Emakumeen antolakunde sozialistako kidea elkarrizketatu zuten igandean Zarauzko Arraio irratian. Hainbat gai jorratu zituen azpeitiarrak elkarrizketan, hala nola Itaiaren sorreraren testuingurua, antolakundearen helburu orokorrak, sare izatetik antolakunde izatera pasatzea, indarkeria matxista, Itaiaren parte hartzea zaintza greban eta "kalitatezko asistentzia zerbitzuak, doako eta unibertsalak" eskuratzeko Emakume langileon ardura izatetik asistentzia lanen sozializaziora kanpainaz. Honako lotura honetan entzun daiteke Agirreri egindako elkarrizketa, 39. minututik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide