Xabier Beristain azkoitiarrak Izarraitz mendiguneari buruzko webgunea jarri du martxan. Sortzaileak webgunean azaldu duenez, "Izarraitz mendigunea ezagutarazteko helburuarekin" sortu du euskarazko webgune berria.
Webgunean, besteak beste, Izarraitz mendiguneari buruzko informazio orokorra aurkitu daiteke, baina baita hainbat txokotatik egindako argazkiak zein bideoak ere; izan ere, azkoitiarrak "garrantzia berezia" eman nahi izan die ikus-entzunekoei. Beristainek, gainera, formatu desberdinetan aurkeztu ditu mendigunean zehar egin daitezkeen hamasei ibilbide.
Izarraitz mendiguneko lurrak Gipuzkoako sei udalerritan daude banatuta: Azpeitia, Azkoitia, Deba, Mendaro, Zestoa eta Zumaia. Guztira 1.600 hektarea edota 16 kilometro koadroko azalera hartzen du Izarraitz mendiguneak.
Arabako mendien euskarazko beste webgune bat egindakoa da aurrez Beristain.