Enpresarean TB saioaren protagonistetako bat izan zen atzo, Martxoaren 8an, Ilazki Lili azpeitiarra. Bai Euskarari elkartearen proiektua da Enpresarean, eta arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzea da bere helburua.
Atzo, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakume ekintzaileei egin zioten tartea Enpresareanen webguneko Enpresarean TBn. Eider Eibarri eta Liliri hitza emanez. Kokoak proiektuaz hitz egin zuen Eibarrek, eta Biziki proiektuaz Lilik; sormena eta sortzaileen egoera ere hizpide izan zituzten Enpresarean TBren azken saioan.