Miren Segurola 'Hizkuntza eta politika, normalizazioa helburu' mahai inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mar. 18a, 08:29

Hamaika Gara egitasmoak eta Berriak antolatutako solasaldi zikloko Hizkuntza eta politika, normalizazioa helburu mahai ingurua izan zen atzo, asteazkena. Azpeitiko bizilaguna den Miren Segurola Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea izan zen hizlarietako bat, Paul Bilbaorekin, Garbiñe Ubedarekin eta Eneritz Zabaletarekin batera, eta Ane Zuazubiskar arduratu zen solasaldia gidatzeaz.

Besteak beste, hizkuntzaren normalizazioan burujabetzak duen gabeziaz, burujabetzaren beharraz nahiz euskalgintzak burujabetza prozesuari egin dakiokeen ekarpenaz aritu ziren hizketan solaskideak, udal mailako, zuzenbide arloko eta kulturgintzako ikuspuntuetatik. Berria.eus-en irakur daiteke atzoko mahai inguruaren kronika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide