Eider Sanchez Gaztea Cover Lehiaketako bozketa fasera sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mar. 25a, 09:00

Vetusta Morla musika taldearen 23 de Junio abestiaren coverra aurkeztu du azpeitiarrak lehiaketara.

Eider Sanchez gazte azpeitiarra Gaztea Cover Lehiaketako bozketa fasera sailkatu da. Epaimahaiak hogei musikari eta abeslariren lanak aukeratu ditu bozketa faserako, eta horien artean da Sanchezen bertsioa. 

Parte hartzaileek bertsio bat kantatu behar izan dute. Musika tresna batekin edo gehiagorekin lagunduta, zein playback-a eginda, baina, abestea ezinbestekoa izan da lehiaketan parte hartu ahal izateko. Azpeitiarrak Vetusta Morla taldearen 23 de Junio abestia kantatu du pianoak lagunduta.

Herritarrek orain datorren asteartera arte, martxoak 30, izango dute lanen baten aldeko botoa emateko aukera aukera. Martxoaren 31n, berriz, Gazteako epaimahaiak finalisten berri emango du, eta finala apirilaren 15ean jokatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide