Azkoitia-Azpeitia probako kamiseta jantzi diote Diego Garciaren eskulturari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mar. 31a, 09:28

Duela egun gutxi lasterketaren aurtengo edizioko kamiseta jantzi zioten Diego Garciak Loiolan duen eskulturari.

Gaur, martxoak 31, hogei urte bete dira Diego Garcia atleta azkoitiarra hil zenetik. Joan den larunbatean, Azkoitia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdiaren antolatzaileek eta Xe-Ye atletismo taldeko zenbait lagunek probaren XXVIII. edizioko kamiseta jantzi zioten Diego Garciaren omezen Loiolan (Azpeitia) jarri zuten eskulturari.

Era beran, gogorarazi behar da Azkoitia-Azpeitia probako antolatzaileek proba birtualerako izen-ematea apirilaren 4ra luzatu dutela. Izatez, joan den igandean itxi behar zuten izena emateko epea, baina antolatzaileek egun batzuk gehiago luzatzea erabaki dute.

Garciaren eskulturari jantzi ziotena bezalako kamisetak, gainera, dagoeneko eskuragarri daude inguruotan. Azkoitiko Plaza Berri Sporten eta Azpeitiko Santi Lazkanon eskuratu daitezke, 18 euroan; maskarak ere eskaintzen ditu Azkoitia-Azpeitia probak 10 euroan, eta 25 euro ordaindu beharko da biak batera erosterakoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide