ETB1eko 'Biba Zuek!' saioan izan da Ekain Txou pailazoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Ekain Txou 'Biba Zuek!' saioan. (EITB)

Alejop! ikuskizuna du eskuartean azpeitiarrak, eta atzo, astelehena, erakustaldi txiki bat eskaini zuen Euskal Telebistan.

Ekain Ibarguren Ekain Txou Azpeitiko pailazoa ETB1eko Biba Zuek! programan izan zen atzo, astelehena, eta malabareen erakustaldia eskaini zuen platoan. Hainbat urte daramatza Ibargurenek plazaz plaza erakustaldiak eskaintzen, eta egun Alejop! ikuskizuna du eskuartean. Honako lotura honetan ikus daiteke Ekain Txouren funtzioa Biba Zuek! saioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide