Arnasa Gara kanpainako 'Euskararen tximeleta efektua' ikus-entzunezkoan agertu da Erika Olaizola

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mai. 5a, 08:45

"Euskarari eusteak duen garrantzia" azpimarratzen da Arnasa Gara kanpainako ikus-entzunezko pilula berrian, eta Olaizolak gazte euskaldun bat hezurmamitzen du bertan.

Arnasa Gara kanpainaren barruan, Euskararen tximeleta efektua izeneko ikus-entzunezko pilula egin dute, eta Erika Olaizola azpeitiarra da bertan parte hartu duen aktoreetako bat. "Euskarari eusten diogunean, ingurukoak ere euskaraz aritzeko giroa sortzen dugu. Zabaldu egiten
dugu euskaldunak euskaraz aritzeko modua, hitz bakar bat nahikoa duen kodearekin", dio bideoaren deskribapenak. Ez da Olaizolak kanpaina horretan parte hartzen duen lehen aldia; izan ere, Euskararekin ezin galdu ikus entzunezko pilularen inguruan elkarrizketatu zuten azpeitiarra. Bertan, herri euskaldunenetako zenbait gurasok beren seme-alabek erdaraz ondo ez ikasteko duten beldurraz hitz egiten du azpeitiarrak.

Duela zenbait aste UEMAren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren artean aurkeztu zuten Arnasa Gara kanpaina, eta udalerri euskaldunetako eta euskararen arnasguneetako testuinguru ugariak zein diren xehatzea du helburu. Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitako zortzi ikus-entzunezko dira kanpainaren ardatza, eta bideo horietako bakoitzean udalerri euskaldunetan ohikoak diren zenbait testuinguru ikus daitezke. Bideo horien inguruan solasteko eta hausnartzeko, berriz, astero gonbidatu bat izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide