Enekoitz Aizpuru azpeitiarra, 'Ur handitan' saioko protagonistetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mai. 12a, 10:04

Arazo desbedinak tarteko bergizarteratu beharra izan duten edo bide horretan diren hainbat herritarren testigantzak bildu zituzten ETB1eko saioan, eta Aizpuruk ez ezik, haren izeba Mirari Bereziartua azpeitiarrak ere parte hartu zuen.

Enekoitz Aizpuru azpeitiarra izan zen ETB1eko Ur handitan saioko protagonistetako bat atzo. Itzulia izenburupean, bergizarteratzeaz aritu ziren Xabier Madariagak gidatzen duen saioa. Hainbat arazoren ondorioz gizartetik aldendu behar izan zuten eta orain bergizarteratuta dauden eo bide horretan diren herritarrek beren testigantzak eman zituzten. Aizpuruk, jokuarekin zituen arazoak tarteko, Donostiako desintoxikazio zentro batean igaro behar izan zituen zenbait hilabete. Hara zergatik eta nola iritsi zen, hango egonaldia nolakoa izan zen eta handik irtendakoan herrira eta etxera itzulera nolakoak izan ziren azaldu zituen azpeitiarrak. Aizpuruk ez ezik, haren izeba Mirari Bereziartuak ere parte hartu zuen saioan. Lotura honetan ikus daitezke bi azpeitiarren testigantzak.

Uztarriak, 2018ko abenduko aldizkarian, apustuei eta horien albo-kalteei buruz erreportaje zabala kaleratu zuen. Aizpuruk bere esperientzia azaldu zuen erreportaje hartan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide