1926an, Beizamako Korosagasti baserrian, ama eta alaba bat hilik agertu ziren. Sekulako tragedia izan zen hura, eta gertakizun hori pantaila handira eramatea erabaki zuen Asier Sustaeta zinemagile azpeitiarrak. Erabaki Produkzioakek ekoitzita, joan zen urteko irailean estreinatu zuten Korosagasti filma, Soreasu antzokian. Eskualdeko hainbat lagunek parte hartu zuten filmaren ekoizpen prozesuan, eta arrakasta izan zuen ikus-entzunezkoaren estreinaldiak. Orain, nahi duten guztiek ikus dezakete filma Youtuben, lotura honetan.