Alain Sorazu azpeitiarraren Cuculus canorus lanak aipamen berezia jaso du Malagako Unibertsitateko Zientzien Fakultateko ilustrazio zientzifikoen lehiaketan. Sorazu biologoa, musika irakaslea eta ingurugiro zientzietako eta ilustrazio zientifikoko ikaslea da. Haurtzarotik izan du ilustrazioarekiko eta naturarekiko jakinmina, eta artea eta zientzia uztartu nahi zituelako erabaki zuen ilustrazio zientifikoan trebatzea.