Lagun Onak Mendi Bazkunak, 75. urtemuga ospakizunen artean, Mendiko Ahotsak zikloa jarri zuen martxan urtearen hasieran. Ziklo horren barruan, munduko alpinista eta eskalatzaile onenak herrira ekartzea agindu zuten, hilean hitzaldi bat antolatuta, eta horretan ari da. Maiatzeko gonbidatua Denis Urubko (Nevinnomissk, Errusia, 1973) alpinista izan da; askorentzat, alpinismoaren historian inoiz izan den onena. Hain zuzen ere, Urubkok hilaren 13an eman zuen hitzaldia Soreasu antzokian, eta hemen igaro zituen egunetan, Errezilen hartu zuen ostatu. Berria egunkariak egun horietako batean egin zion elkarrizketa argitaratu du gaur. Irakurri elkarrizketa.