Jose Luis Rodriguez Zapatero elkarrizketatu du Enekoitz Esnaola kazetariak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko uzt. 4a, 09:30

Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Enekoitz Esnaola. (Berria)

Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohia elkarrizketatu du Berria egunkarian. 2004-2011n izan zen Zapatero gobernuburu; ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuen urte berean amaitu zen legealdia. Esnaolak 2005-2007ko elkarrizketa prozesuaz, ETAren jardun armatuaren eteteaz, gatazkaren ondorioez eta gatazka politikoaz galdetu dio Zapaterori. Joan den asteartean egin zuten elkarrizketa, Madrilen, eta Berria-k atzo argitaratu zuen. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide