Realak gaur, asteazkena, aurkeztu ditu 2021-22 denboraldian Reale Arenan eta handik kanpo erabiliko dituen jantziak. Realeko zenbait jokalarik parte hartu dute goizean egin duten aurkezpen saioan, eta besteak beste, Mirari Uria futbol jokalari azpeitiarra izan da horietako bat.
Talde txuri-urdinak datorren denboraldiko partidetan, entrenamenduetan eta kalean jantziko dituen arropak erakutsi ditu gaur lehen aldiz, eta Uriaren ardura izan da klubaren bigarren jantzia aurkeztea. Realak bere webgunean jakinarazi duenez, kamiseta berenjena kolorekoa da, eta aurrealdean goitik behera ‘V’ itxuran errepikatzen den fuksia koloreko grafiko bat du.