DI-DA

%84,58 da Ibai-Eder urtegiaren betetze maila

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko uzt. 16a, 10:11

Ibai-Eder urtegiaren irudi bat.

Uztail euritsua ari da izaten aurtengoa, eta eguraldi petralak eragina izan du Nuarbeko Ibai-Eder urtegian ere. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eman dituen datuen arabera, %84,58 da Ibai-Ederren betetze maila; beraz, iaz baino ia %6 altuagoa. Azken urteei erreparatuta, 2018an ere antzeko datuak izan ziren; hain zuzen ere, %86,84 izan zen gaurko egunez urte horretako betetze maila Ibai-Ederren.

Hala eta guztiz, Gipuzkoako beste urtegietan baino ur gutxiago dago egun Ibai-Ederren. Esaterako, Debabarrenako Aixola urtegian %98,98 da betetze maila, eta Legazpiko Barrendiolan %95,73.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide