DI-DA

ETB1eko 'Sukalerrian' saioan agertu da Premietxeberri

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Azpeitiko Premietxeberri baserriko Itxaso Agirre eta Jose Pablo Larrea ETB1eko Sukalerrian saioan agertu ziren atzo, astelehena. Agirrek Premietxeberriko limousin behiak eta ardi latxa mutur gorriak erakutsi zituen. Ondoren, Larreak parrilla piztu eta baserriko zero kilometro produktuak prestatu zituen: txahal saiheskiak, saltxitxak eta hanburgesak, guztia Premietxeberriko Idiazabal gaztarekin lagunduz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide