DI-DA

Naike Saralegi tatuatzailea, 'Udak dakarrena' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko uzt. 24a, 09:16

Tatuatzaile munduan nola murgildu zen eta egungo joerak zein diren azaldu zuen Saralegik ETB1eko saioan.

Naike Saralegi tatuatzaile azkoitiarrak ETB1eko Udak dakarrena telebista saioan parte hartu du aste honetan. Julian Iantzi telebista aurkezleak egindako galdera sortari erantzun behar izan zion Azpeitian lan egiten duen tatuatzaileak. 

Saralegik azaldu zuen sare sozialetan ikusten dutela askok egin nahi dituzten tatuajeak. Online ikastaro bat ikusita hasi zen tatuajeen munduan bera. Gazteen artean ohikoenak tatuaje txikiak direla azaldu zuen, eta mutilek, oro har, tatuaje handiagoak egiten dituztela. Saioan, zuzenean, lagun bati bere txakurraren izena tatuatu zion Saralegik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide