Herri kirolak, baserriko bizitza, kultura, ohitura zaharrak... irudietan jasotzen ditu Euskal Herriko argazki zaharrak bildu eta parketatzen dituen Return to Basque erabiltzaileak, eta Azpeitiko argazki zaharrak ere zabaldu izan ditu noiz edo noiz. Oraingoan 1953an ateratako argazki hau partekatu du sare sozialetan. Saskibaloian ari ziren abadegaiak harrapatu zituen argazkilariak. Atzean baserri bat ikus daiteke, eta Return to Basqueren sare sozialetatik abiatuta, galdera bat egin dute zenbait herritarrek: inork ba al daki zein den atzean ageri den baserria?