Alavesen bizi izandakoak ekarri ditu gogora Beobidek, klubaren mendeurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko ira. 17a, 10:26

Mendeurrena du aurten Alaves futbol taldeak, eta urtemugaren harira, hainbat egitasmo egiten ari da urtea hasi zenetik. Besteak beste, hainbat jokalariren eta jokalari ohiren bideoak kaleratzen ari da kluba Gure bizitzako bidaia izenburupean, eta atzo Jagoba Beobide Alaveseko jokalari ohi azpeitiarrarena kaleratu du klubak.

Beobidek lau denboraldi gauzatu zituen Gasteizko taldean, 2012 eta 2016 urteen artean. Zaleentzat jokalari maitatua izan zen, eta Gudari ezizenez zen ezaguna han. Bideoa osatzeko, Alavesen bizi izandako urteez hainbat galdera egin dizkiote azpeitiarrari –Loiolan grabatuta daude irudiak–. Azpeitiarrak azaldu duenez, bere futbol ibilbideko lau urte onenak bizi izan zituen Alavesen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide