Txapel eta Zepai bertsolariak, 1933ko irudi batean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko urr. 24a, 08:45

Txapel eta Zepai, Elgoibarren, 1933. urtean. (Indalecio Ojanguren)

1933ko Elgoibarko argazki bat berreskuratu eta partekatu du Return to Basque erabiltzaileak hainbat sare sozialetan. Euskal Herriko argazki zaharrak bildu eta parketatzen ditu Return to Basquek.

Herri kirolak, baserriko bizitza, kultura, ohitura zaharrak... irudietan jasotzen ditu Euskal Herriko argazki zaharrak bildu eta parketatzen dituen Return to Basque erabiltzaileak. Egunotan, Indalecio Ojanguren argazkilariak ateratako Txapel bertsolari azpeitiarraren eta Zepairen Elgoibarko irudi bat publikatu du sarean, 1933. urtekoa, hain zuzen. Bi bertsolariak aulki banaren gainean eserita ikus daitezke erretratuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide