Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan izena emateko epea atzo, osteguna, zabaldu zuten, eta horren harira, antolatzaile taldeko kidea den Artzai Ostolaza ETB1eko Sukalerrian saioan izan zen atzo. Joseba Argiñano sukaldaria eta biak aritu ziren solasean, eta honako plater hau prestatu zuten: eper eskabetxe entsalada aran eta ekilore hazi ozpin olioarekin. Lotura honetan ikus daiteke saioaren bideoa.