2021ean ere EITB Maratoia egitasmoa martxan jarri du EITB hedabide publikoak. Aurtengoan, alzheimer gaitza aukeratu dute, eta taldeak bere eskura dituen baliabideak martxan jarri ditu dagoeneko elkartasuna sustatzeko eta arlo horrekin lotutako ikerketak bultzatzeko. Azpeitiko San Martin egoitzakoek ere bat egin nahi izan dute kanpainarekin, eta horretarako, urte osoan zehar hartutako irudiekin osatutako bideo hau bidali dute EITB Maratoira.