Sormen Kabia bekarekin gauzatutako lanaren inguruan mintzatu da Joseba Agirrezabalaga

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko abe. 21a, 08:45

Naturako elementuak oinarri hartuta sortu zuen azpeitiarrak bere proiektua, eta Unai Sorarrain bideogileak ikus-entzunezko batean jaso du haren esperientzia.

Joseba Agirrezabalaga artista plastiko azpeitiarrak Alkizako Udalak antolatzen duen Sormenaren Kabia beka eskuratu zuen, eta bere esperientzia kontatu du Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezkoan. Naturako elementuak oinarri hartuta egin zuen Agirrezabalagak bere lana, eta joan zen ostiralean, abenduak 17, aurkeztu zuen bere lana Alkizako (Gipuzkoa) Fagus Alkiza interpretazio zentroan, beka bera lortu duen Ione Larrago ilustratzailearekin batera.

Bestalde, Agirrezabalagak egindako koadro bat Fagus Alkiza zentroan dago ikusgai, eta bere gainerako lanak, Ur Mara museoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide