Azpeitiko hainbat idazlek babesa agertu diote Mikel Antzari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urt. 19a, 08:09

Atzo agerraldia egin zuten idazle eta editore hainbatek Donostian. (Dani Blanco / Argia)

Espainiako Auzitegi Nazionalak abenduan auzipetu zuen Albisu, Gregorio Ordoñezen hilketaren harira, eta, hain justu ere, salaketa horren aurkako Eman bakea adierazpena egin dute idazleek. Azpeitiarrak dira sinatzaileetako hainbat.

Hainbat euskal idazlek eta editorek agerraldia egin zuten atzo goizean Donostiako Bulebarreko kioskoaren aurrean, Mikel Albisu Antza idazle eta preso ohi donostiarrari babesa adierazteko. Espainiako Auzitegi Nazionalak abenduan auzipetu zuen Albisu, Gregorio Ordoñezen hilketaren harira, eta, hain justu ere, salaketa horren aurkako Eman bakea adierazpena egin dute idazleek.

Orotara, 124 idazlek eta editorek izenpetu dute adierazpena, eta tartean dira Azpeitiko hainbat ere, hala nola Erika Olaizola, Iñaki Segurola, Jose Luis Otamendi, Julen Belamuno, Pako Aristi nahiz Xabi Borda –adierazpena sinatu dutenen zerrenda gaurkotua Amarauna webgunean dago ikusgai–.

"Mikel Antzak 20 urteko kondena betea dauka Frantzian. Orain, Espainian berriro ere zigortu nahi dute, Frantzian bete duen zigorraren arrazoi berdintsuengatik, inolako froga materialik gabe. Euskal Herrian askatasuna eta bakea behar dugu. Ia hiru urte dira Mikel gure artean dagoela, bere sorkuntza libreki eskainiz. Idazki hau sinatzen dugunok geure artean jarrai dezan nahi dugu", azpimarratu dute idazleek sinatutako adierazpenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide