Azpeitian grabatu dute gaur ETB3ko '3 Ene kantak' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko ots. 10a, 12:48

Astonauta eta Sator jator Plaza Txikian. (Nerea Uranga)

Karmelo Etxegarai Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin egin dituzte grabaketak, eta ondoren, Alde Zaharrean izan dira Sator jator eta Astonauta pertsonaiak. Apirilean ikusi ahal izango da saioa.

ETB3 katean ematen duten 3 Ene Kantak saioko kideak Azpeitian izan dira gaur. Hain zuzen ere, ikastetxez ikastetxe grabatzen dituzte saioaren zatiak, eta gaurkoan Karmelo Etxegarai Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin egin dituzte grabaketak. Gainera, kalera ere atera dira programako protagonistak; Alde Zaharrean barrena ibili dira Sator jator eta Astonauta pertsonaiak. Azpeitian grabatutako saioa apirilaren 11 eta 15a bitartean emango dute, ETB3 katean, 20:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide