Bertan behera gelditutako ezkontzen protagonistek amorruak, penak eta arrengurak bertsotan elkarri, edo bietako batek besteari, aurpegiratzea ohitura izan zen Euskal Herrian garai batean. Ezkontzarik gabe gelditzen ziren ezkongaien enkarguak jaso eta bertso paperetan jartzen zituzten hainbat bertsolarik eta gai-jartzailek.
Bertso paperen azpi-atal horri erreportaje luzea eskaini diote Argian, Pello Esnalen eta Joxemari Iriondoren eskutik. Hemen irakur daiteke erreportajea.