Cormac McCartyhy idazle estatubatuarraren Child of God liburua euskarara ekarri du Juan Mari Mendizabal idazleak, eta Igela argitaletxeak gaur, asteazkenarekin, egin du haren aurkezpena Donostian.
Jaikoaren seme da euskaratutako liburuaren izenburua, eta hain zuzen ere, euskarara ekarri den McCarthyren lehen lana da. Andu Lertxundik egin du liburuaren hitzaurrea, eta azala, berriz, Joseba Agirrezabalaga azpeitiarrak. Igelak azaldu duenez, protagonistaren "min itsua" ekarri du azalera artistak.
Uztarria aldizkariaren otsaileko zenbakian irakur daiteke Agirrezabalagari bere ibilbideaz egindako elkarrizketa luzea. Aurki izango da irakurgai webgune honetan.