Eder Iturralderen esperientzia, 'Abiapuntua' saioaren azken atalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko ots. 17a, 08:53

Eder Iturralde, ETB1eko 'Abiapuntua' saioan. (ETB)

LGTBIQ+ kolektiboko gazteen bizipenak eta esperientziak bildu dituzte Sigletatik haratago izeneko atalean.

ETB1eko Abiapuntua saioko azken ataleko protagonistetako bat izan da Eder Iturralde azpeitiarra. Hain zuzen, LGTBIQ+ kolektiboko gazteen bizipenak bildu dituzte Sigletatik haratago izeneko atalean. Bertan, Iturraldek bere esperientzia partekatu du. Iturraldek German Urteaga gaztea izan zuen "erreferente" prozesuan zehar, eta harekin solasean ere aritu da Abiapuntua saioan. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa, osorik. LGTBI+ kolektiboaren harrotasunaren egunaren harira, Uztarriak Iturralderi egindako elkarrizketa, hemen.

"Jakin gabe izaten jarraitzen diren aurreiritziak islatuko dituen saioa" da Abiapuntua, eta Xabier Madariaga kazetariak aurkezten du. Astero gai bat lantzen dute, sei gazte protagonisten bizipenen bitartez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide