'Bertsolaritza eta askatasuna' izenburupean, solasean aritu da Xabier Euzkitze

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko mar. 16a, 15:49

Xabier Euzkitze eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariak atzo eskaini zuten saioan.

Ekaitz Goikoetxearekin batera aritu zen atzo solasean, Gogoan elkarteak antolatuta. Besteak beste, Euskal Herriko gatazka politikoa bertsolaritzaren munduan nola bizi izan zuten azaldu zuten bi solaskideek, zenbait adibide gogora ekarrita.

Xabier Euzkitze eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariek solasaldia eskaini zuten atzo, Gogoan elkarteak antolatuta eta Amagoia Lopez de Larruzeak gidatuta. Bertsolaritza eta askatasuna izan zuten atzokoan solaserako gai, eta beren bizipenetatik aritu ziren hizketan.

Gogoan elkarteak antolatutako saio batean, gatazka politikoaren urte gorietan kulturaren eremuan "isiltasunaren legea" indarrean egon dela defendatu zuen Ramon Etxezarreta azpeitiarrak, eta atzoko saio telematikoan, ideia hori berretsi zuten bi bertsolariek. Besteak beste, Euskal Herriko gatazka politikoa bertsolaritzaren munduan nola bizi izan zuten azaldu zuten bi solaskideek, zenbait adibide gogora ekarrita.

Honako lotura honetan irakur daiteke atzoko saioaz Berria.eus-ek egin duen Bota gabe gelditu ziren bertsoak izenburupean argitaratu duen kronika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide