Etxean jokatutako azken partida irabazita, Urrezko LEB saskibaloi ligan jarraituko du beste urtebetez Juaristi ISB taldeak. Gaur, asteartea, Jose Luis Zubizarreta Xubi klubeko koordinatzailea elkarrizketatu dute ETB1eko Egun On Euskadi saioan.
Zubizarretak nabarmendu du, harrobia landuz, Iraurgi SBk "Gipuzkoako saskibaloi harrobiari laguntzeko taldea" izan behar duela. Era berean, "pozik" agertu da taldeak denboraldian zehar erakutsi duen mailagatik.