Ipar Euskal Herriko Kanaldude telebista saio berri bat ematen hasi da: Hesteka. Lehen atala Azpeitian grabatu dute, Gaztetxean hain zuzen ere, eta Odei Barrosok, Buru Arinek eta Doce C rap abeslariek parte hartu dute. Datozen hilabeteetan beste hainbat rap abeslarirekin osatuko ditu Kanaldudek saioak.