Gola eta finala Mirari Uriarentzat, 19 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko uzt. 7a, 12:19

Mirari Uria (eskuinetik hasita, bigarrena) taldekideekin gola ospatzen, atzo. (RFEF)

Realeko aurrelari azpeitiarrak Suediaren aurka egindako golari esker sailkatu da Espainiako selekzioa Europako Txapelketaren finalera. Uriaren orain arteko bigarren gola izan da txapelketan.

Mirari Uriak 19 urtez azpikoen Europako Txapelketaren finala jokatuko du zapatuan Ostravan (Txekiar Errepublika). Realeko aurrelari azpeitiarra Espainiako selekzioarekin ari da jokatzen txapelketa hori, eta atzo, berak egindako golari esker irabazi zion Espainiak Suediari (1-0) finalaurreko neurketa. Uriaren orain arteko bigarren gola izan da atzokoa Europako Txapelketan; lehen jardunaldian sartu zuen lehendabizikoa (3-1 irabazi zion Espainiak Italiari, eta hirugarrena egin zuen azpeitiarrak), eta hura bezala, atzokoa ere buruz sartu zuen.

Norvegiako selekzioa izango da Espainiakoaren aurkaria zapatuko finalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide