Alokairurako etxebizitzekin dagoen arazoaz erreportajea kaleratu zuten atzo Gipuzkoako Hitzan. Etxeak alokatzeko eskaria baden arren, eskaera asetzeko adinako eskaintzarik ez dago merkatuan, eta arazo horri tiraka osatu du erreportajea Maria Ortega kazetariak.
Liher Bravo Donostiako Areizaga etxe agentziako alokairuen arduradunaren, Ainhoa Olaizola alokairurako etxebizitza bila ari den gazte azpeitiarraren nahiz Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen hitzak jaso dituzte erreportajean.
Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea.